XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Yainkoaren beldurr, ta gizonen lotsa ez ba'naiz ere, 5 alargun ori nekagarri zaidan ezkero, zuzenbidea egingo diot, arramazkan noizpait ez datorrkidan.

6 Emen Yaunak esan zien: Entzuzute zer dion ebazle gaiztoak.

7 Ez ote die gero Yainkoak zuzenbidea egingo, gau ta egun deadarrez dagozkion bere autetsiei?.

Ayen lepotik yasanbera azalduko ote da?.

8 Zuzenbidea egingo die, noski, ta lasterr egingo ere: Neuk dasaizuet.

Parisaitarra ta zergaria.

9 Berak zintzo ta besteak ezer ez diralakoan arro arro dabiltzan batzuentzat alegi au esan zun: 10 Yauretxera otoi egiten gizon bi igo ziran; bata parisaitarr, bestea zergari.

11 Parisaitarrak, otoyaldian zutik, onela zion bere baitan: Ene Yainkoa, eskerr dagizut, beste gizonak edo orrako zergari ori bezela, lapurr, oker ta ezkontza-nasle ez naizalako.

12 Aste oro bitan baru egiten dut, eta ditudanen amarrena ematen.

13 Zergariak, berriz, urrutian zegola, begiak ortziruntz ez zitun yaso ere nai, ta bularr-yoka zion: Ene Yainkoa, ogenlari onetzaz erruki izan.

14 Ba-dasaizuet: au etxera itzuli zan zindotuta; bestea ez; goratzen dana apaldua izango da-ta; apaltzen dana, berriz, goratua izango da.

Yesu eta aurrak.

15 Aurrtxoak ere ba-zekazkioten, ikutu zitzan; ta ikasleek, ori ikusita, akarr zegieten.

16 Baña Yesu'k aurrak deitu zitun, esanaz: (...).